XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk lasto-zakuen azpian gordetzen genituen eta gero patata gainean egiten genuen lo.

Gure eremua noizbehinka arakatu egiten zuten.

Emakume nazien araketak bereziki beldurgarriak izan ohi ziren.

Goardia emeak deitzen zitzaien emakume horiei.

Zurrumurruen bidez jakin genuen gure bizilekua arakatu behar zutela.

Orduan zer egin gure patatekin?

Horientzako leku seguruago bat bilatu behar zen.

Aitak burutazio bat izan zuen.

Zabor artean maleta zahar bat aurkitu zuen, nahiz sarraila hautsita eduki, zerbaiterako balio zezakeena.

Jaioberriak zeuden aretoan, gehienak gurasorik gabe, piltzarrak besterik ez zegoen; hori ongi zekien aitak.

Hantxe ezkutatuko zuen bere altxor baliotsua.

Piltzarrek babestuko zituzten patatak hotz handitik eta izotzetik.

Aita ohartu zen aspaldian han zeudela piltzar haiek inork ukitu ere egin gabe, eta hala iraungo zutela espero zuen.

Plana gauez martxan jartzea erabaki zuen.

Ilargi betea zegoen eta haren argiak lagunduko zion leku sekretu hartaraino.

Maleta konkortu hartan kontuz jarri zituen patatak eta ondoren tapa lotu.

Elur berria egina zuen.

Hotz handia egiten zuen eta elurraren azpiko izotzak, ibiltzea zaildu egiten zuen.

Aita azkar irten zen, gaueko lapurraren antzera, (...)